Diario Vasco

300 lagun aritu ziren larunbatean kantuan Goierriko III. Kantu Jiran

Kantu Jirakoak Segurako kaleetan larunbatean.
Kantu Jirakoak Segurako kaleetan larunbatean. / A. E.
  • Pilotalekuan eman zioten hasiera ekitaldiari goizean. Arratsaldean Musika Eskolakoen ekitaldia izan zuten

Denera 300 lagun inguru, Goierriko III. Kantu Jirak abeslari ugari elkartu zuen larunbatean Segurako kaleetan.

Baratze pilotalekuan eman zioten hasiera ekitaldiari eta jarraian Akelarren, Kalegoenen, Bolaleku zaharrean, Antokalenen, herriko udaletxe aurrean eta plazan egin zituzten geldiuneak kantuan aritzeko.

Dantzariek eta Kuxkuxtu txarangakoek ere parte hartu zuten ibilbidean eta bazkal ostean Musika Eskolakoen kantu ekitaldia izan zuten.