Diario Vasco

Haurrentzako Kaleberriko lokaleko matrikula irekita Anoetan

Osintzulo Anoetako Jolastoki elkarteak haur txikientzako Kaleberriko lokalaren erabilerarako matrikulazio epea ireki du. HH3ra arteko haur txikientzako lokala da, egunero erabili daitekeena, neguan arratsaldea goxo-goxo pasatzeko beste umeekin jolasten duten bitartean. Erabilera ordutegia astelehenetik ostiralera 16:30etatik 20:00etara eta asteburuetan, oporraldietan eta jai egunetan 10:00etatik 20:00etara izango da. Urteko kuota 50 eurokoa izango da haur bakoitzeko, eta hamar eurokoa giltza eskuratu ahal izateko. Ordainketa elkarteak bideratzen du. Matrikula Udaletxean egin beharko da hilabete bukaera bitartean.

Tai Chi eta Qi gong saioa

Anoetako Udalak antolatutako Tai Chi eta Qi Gong bigarren saioa egingo da gaur 18:30etik 20:30era izango da kiroldegian.