Diario Vasco

Euripean burutu zen aurtengo Bedaioko raid lasterketa

Zaldunak eta abereak igandean Bedaion egindako raidean.
Zaldunak eta abereak igandean Bedaion egindako raidean. / NEKANE

Igandean burutu zen Bedaioko IX. raid lasterketa. Aurtengoa eguraldia ez bazuen lagun izan baina horrek ez zuen zapuztu partehartzea antoaltzaileen esanetan. Orotara, 22 zaldi bertaratu ziren Bedaioko kaskora goizean goiz, ederki asko prestaturiko proban parte hartzeko asmoz.

Pasa beharreko albaitari kontrola egin ondoren, goizeko 9ak aldera atera ziren Bedaioko erdi gunetik lehen zaldiak 13 kilometroko bi bueltak burutzea.

Eguraldi kaxkarra izan arren giro politaz hitzegin nahi izan dute antolatzaileek, «euriari aurre eginez jendea alai eta motibaturik agertu baitzen Bedaio partera».