Diario Vasco

Luxia Imazek omenaldia jasoko du gaur jubilatuen egunean

Irailean ohitura denez azken urteetan, adinekoen eguna gaur ospatuko da Seguran. Ekitaldiei hasiera emanez, meza izango dute parrokian 13.00etan.

Ondoren, plazan, herriko zaharrena den Luxia Imaz omenduko da lore sorta oparituaz. Aurten 103 urte bete ditu Luxiak. Dantzari eta herriko koruaren saioa ikusi eta entzuteko aukera ere izango da.

Gero, 14.30ean, bazkarian bilduko dira Baratze pilotalekuan. Tobera Musika Eskolako trikitilarien emanaldia izango da bertan eta, bazkaria bukatutakoan, kalejira egingo da plazara.

Bertan, arratsaldeko 18.30ean, Goierriko Erromeri Bira egingo da Imanol, Unai eta Iñigo trikitilariekin.