Diario Vasco

Kultura sailak ikastaro berriak antolatu ditu

Ikasturte berriari begira, eta urtero moduan, Zizurkilgo Udaleko kultura sailak ikastaroak antolatu ditu adin ezberdinetako herritarrentzat. Ikasturtea, urriaren 3an hasiko da. Izen emateko epea jadanik zabalduta dago eta 26erarte luzatuko da. Informazio gehiagorako 943.69.24.95 telefono zenbakira deitu beharko da.

Ikastaroen artean hauek nabarmendu ditzakegu: Haur eta gaztetxoentzat: Gimnasia erritmikoa: Astearte eta ostegunetan 17:15-18:15. 90 euro. Multiekintza (atletismoa, patinaje aeta txirrindularitza), Otañoko frontoian. 2010-2012 urtean jaiotako umeentzat. Asteartetan, 17:30-18:30. 90 euro. Liburutik an-tzerkira tailerra 7-10 urte arteko haurrentzat. Ostiral eta larunbatetan. Zumba: 1999-2004 urte bitarteko gaztetxoentzat. Ostegunetan, 17:45-18:45. 100 euro. Helduentzat: Patchwork: Asteazkenetan, 18:00-20:00. 100 euro. Yoga: Astelehen eta asteazkenetan, 18:30-19:30. 140 euro. Sabel dantza: Astelehenetan, 19:00-20:30. 140 euro Forman jar zaitez: Astelehen eta ostiraletan, 18:00-19:00. 135 euro. Zumba: Astearte eta ostegunetan, 19:40-20:40. 135 euro. Iriarte kultur etxeko ikastaroak, Haur eta gaztetxoentzat: Eskulanak: Ostiraletan, 15:00-17:00. 100 euro.