Diario Vasco

Bihar amaituko da Alegiako Azoka Berezian postua jartzeko izena emateko epea

Kultura batzordeak antolatuta, X. Artisau eta Nekazal Azoka Berezia ospatuko da irailaren 25ean Alegian, eta azokan postua jarri nahi dutenek bihar, izango dute horretarako azken eguna: 10:00etatik 13:00etara eta 19:00etatik 21:00etara kultur etxera gertura daitezke edo 943.65.46.98 telefonora deitu. Datorren igandean 11:00etatik 14:00etara bitartean plaza inguruan jarriko diren postuak ikusteko eta horietan erosketak egiteko aukera izango da. Egun horretan euria egingo balu, azoka Elorri pilotalekuan ospatuko da. Bestalde, urtero bezala, azokako postuetan erosketak egiten dituztenei txartelak banatuko zaizkie 13:00etan egingo den zozketan parte hartzeko.