Diario Vasco

Zaldunek hitzordu berezia dute igande honetan Bedaioko IX. Zaldi Raidean

Zaldi eta zaldunek paraje ederrak ezagutuko dituzte.
Zaldi eta zaldunek paraje ederrak ezagutuko dituzte. / NEKANE

Zaldun festa izango da igande honetan Bedaion. Aurtengoan, Bedaioko IX. Zaldi Raida burutuko da eta antoaltzaileek 30 zaldun espero dituzte. Proba 09:00ak eta 09:30ak bitartean abiatuko da. Aurretik behor eta zaldiei albaitari kontrola egingo zaie, 08:00etatik 09:00etara. Aurtengoan ere antolatzaileek azpimarratu dutenez «Bedaio inguruko paisaiez eta bideez gozatzeko aukera paregabea» izango dute proba honetan parte har-tzen dutenek.

Biharko Bedaioko Zaldi raidean parte hartuko duten abereek 4 urte izan behar dituzte gutxienez, identifikazio liburua izan behar dute, eta txertaketak eguneratuta ere bai. Federatu gabeko parte hartzaileak dokumentu bat izenpetu beharko du, non antolatzaileak zaldi/zaldunak kalte/ondoriok kausa dezaken erantzule diren. Adin txikiko parte hartzaileei gurasoen baimen idatzia eskatuko zaie. Azkenik, zaldunak kaskoa eraman behar du.

Urtero modura, giro ezin hobean jarraitzeko asmoz, bazkaria izango da. Helduentzako menua 20 euroko da: patata Errioxa eran, txerri saiheskia parrillan, postrea, ardoa edo sagardoa eta kafea. Haurren-tzako menua 10 eurokoa da: makarroiak, txerri solomoa eta postrea.