Diario Vasco

San Migel ospakizunak Ormaiztegin datorren larunbatean

Mus txapelketaren edizio berria jokatuko da aurtengo Ormaiztegiko San Migel jaietan.
Mus txapelketaren edizio berria jokatuko da aurtengo Ormaiztegiko San Migel jaietan. / DV

Aurtengoan ere iritsi gara irailaren amaierara eta berarekin San Migel ospakizunak izango dira herrian. Irailak 24ean, larunbata, 09:00etan mendi bizikleta proba izango da, herrian zehar osaturiko ibilbidean. Irteera eta helmuga: Udaletxe aurrean. Amaieran partaideei hamaiketakoa banatuko zaie eta kirol materiala zozketatuko da. Izen ematea: goizeko 8:30ean Udaletxe aurrean.

Goizeko 11:45ean XXV. San Migel toka txapelketa herrikoia jokatuko da, Muxika egurastokian. Izen-ematea 12:15etan itxiko da. Sariak: Irabazleari garaikurra eta arkumea. Bigarrenari garaikurraeta legatza.

Ondoren, XXI. harrikalari txapelketa herrikoia, Berjaldegi zelaian. Harriaren pisua: 2.080 gr. Sariak: Irabazleari garaikurra eta harriaren pisuatxuletetan. Bigarrenari garaikurra eta harriaren pisua odolkitan.

Arratsaldeko 16:00etan, XXVI. San Migel mus txapelketa, Ormaiztegiko herritarrentzat, eliz atarian. Izen-ematea 16:30ean itxiko da. Bikoteak 10 euro ordainduko ditu. Sariak: Bikote irabazleari txapela, garaikurra eta afaria. Bigarren bikotearigaraikurra, gazta eta ardo kaxa.

Ondoren, 16:30ean Futbol 3 ibaialde kaleko pistan. Izen-ematea 16:00etan 10 urtetik aurrerakoen partiduak. 17:30ean 10 urtetik beherakoen partiduak.

16:30ean haurrentzako jokoak Guraso Elkarteak antolatua, udaletxe ondoko enparantzan. Jarraian haurrentzako merienda Guraso Elkarteak antolatuta, herriko enparantzan.

17:45ean X. San Migel patata tortillatxapelketa, herriko enparan-tzan. Gehienez 10 bikotek parte hartu ahalko dute, lehentasuna izen-ematearen arabera. Sua, zartagiak eta osagarriak bertan banatuko dira. Izen emateak, irailaren 16tik 22ra udal liburutegian edo kultura.ormaiztegi@gmail.com-en. Sariak, bikote irabazleari afaria eta Zumalakarregi Museoak emandako mantala.

Afari herrikoia

20:15ean sagardo kupelaren irekiera, Muxika egurastokian eta 21:00etan afari herrikoia bertan. Herriko tabernetan erosi beharko den afarirako txartelean sarrerakoak (odolkia eta txorixo egosia) eta edaria sartzen dira, bi euroren truke. Gainontzeko jakiak parrilletan prestatzeko aukeraizango da.

Egunean bertan ezingo da afarirako txartelik erosi. Norberak beremahaia garbitu, hondakinak dagokion edukiontzietan sailkatu eta aulkia jasodezala. Udalaren platerak, edalontziak eta kubiertoak zehaztutako edukiontzietan jaso.

Jarraian Jose Angel Elizaldereneskutik kale animazioa.