Diario Vasco

Gazte eta helduentzat ikastaroak antolatu dira

Berastegiko Udaletik 2016-17 ikasturterako eta gazte eta helduei zuzenduta, hainbat ikastaro antolatu ditu dagoeneko.

Mantenimendu gimnasia, pilates, aerobic, zumba, capoeira, dantza AIKOrekin. Oinarrizko urratsetatik hasita, erromerietako dantzak ikasteko, (Dantza DBH-tik aurrera) , yoga, ingelesa (DBH-tik aurrera), euskara, txistua (DBH-tik aurrera), trikitixa (DBH-tik aurrera), Gitarra (DBH-tik aurrera), eta Jostundegia (eskuz edo makinaz) dira eskeintzen diren ikastaroak.

Interesa dutenek asteazkena baino lehen, hilaren 21erako, izena eman beharko dute udal bulegoetan edo liburutegian.