Diario Vasco

Gaur bertan emango diote hasiera denboraldiari Lazkao KE-ko zenbait taldek

  • Jubenilek, ohorezko kadeteek eta lehen mailako kadeteek Arizti Haundin jokatuko dute, Erregionalak Zizurkilen eta Euskal Ligako neskek Hernanin

Asteburu honetan emango zaio hasiera futbol kanpaina berriari Gipuzkoan eta Lazkao Kirol Elkarteko talde guztiak martxan jarriko ez diren arren, gaur bertan estreinatuko dute denboraldia beste batzuk. Lehenengo mailako kadeteen taldea izango da aurtengoan Arizti Haundin jokatuko duen lehen taldea. Goizeko 10:00etan egingo du, Aizkorri FTren aurka.

Partida honen ondoren, goizeko 12:00etan, ohorezko kadetea izango da futbol zelai lazkaotarrean, Orioko futbol taldearen aurka jokatzen, eta arratsaldean, 16.00etan, jubenilen taldeak Danena KEko jokalariak izango ditu aurkari.

Arratsaldeko 16:30ean, aurtengoan berritu den erregionalen taldea arituko da, etxetik kanpo oraingoan, Zizurkilen jokatuko baitu Danenaren aurka; eta azkenik, Euskal Ligako neskek, Hernaniarren aurka lehiatuko dute denboraldiko lehen partida, Hernanin, 18:30etik aurrera.