Diario Vasco

Ekitaldiz beteriko eguna izango dute gaur Itsasondoko jaien barruan

Itsasondoko jaiak atzo hasi ziren, arratsaldean piztutako txupinazoa eta gero. Gaur, 13:00etan, Beitiko igoera burutuko da. Ondoren, 14:30ean, Paella jana. Arratsaldeko 17:00etan, Tor Magoa erakustaldia izango da eta 18:30etik aurrera Joxe Mendizabal-ekin dantzaldia izango da. 19:00etan berriz, playback-a iragarrita dago. Playback-ea mozorrotuta atera beharko da eta aurten aukeratutako gaia euskal kirolak da. Arratsaldeko 20:00etan, mozorro festa izango da. Gaueko 21:00etan, bokata jana. Biltzen den dirua beharrean dauden herritarren ongizaterako erabiliko da. Gaueko 23:00etan, Elek-trotxufla Elektrotxaranga.