Diario Vasco

Bihar izango da aurtengo Esparruko erromeria

Urtero moduan, irailean emango diote hasera mendi elkartekoek asteburutako mendi irteerei eta Esparruko erromeria izango da, oraingoan ere, mendizale lazkaotarrentzat lehen hitzordua. Goizeko 9etan, txupinazoak emango die irteera mendizaleei herriko plazan. Esparrura abiatuko dira (727m) 12.00etatik aurrera festarekin hasteko; bertan, eguraldiak ez badu zapuzten. Lazkaoko bertsolari eta dantzariek omenaldia egingo diote ikurrinari lehenengo eta haur eta helduentzat ohiko joklasak ospatuko dira o doren. Guztia girotzeko, txalapartaren musika eta Lazkao-Txiki Musika Eskolako trikitalariak izango dira bertan goiz guztian zehar.

Azkenik, herri bazkaria ospatuko da Iñaki Apalategi eta Beñat Lizaso bertsolariekin, posible bada Esparrun bertan, baina eguraldi txarra egingo balu, ospakizunak herriko plazan izango lirateke.

Gaur bertan, arratsaldeko zazpietatik aurrera, buruaundi eta txixtulariak izango dira Lazkaoko kaleetan giroa berotzen hasteko ardura izango dutenak.