Diario Vasco

Argazki lehiaketarekin hasiko da gaur Kultur Astea

Gaur hasiko da Bidania-Goiazko XVII. Kultur Astea. Argazki lehiaketarako argazkiak ateratzeko saioa egingo da. Parte hartzaileak 16:00etan agertu beharko dira Bidaniko frontoira eta bertan emango zaie gaia. Ondoren ordu eta erdiko denbora edukiko dute argazkiak ateratzeko. Izen emateko prezioa 5 eurokoa izango da.