Diario Vasco

VI. Txakolin Eguna antolatu du biharko Uxo-Toki elkarteak Amasan

Guztira 30 txakolin probatzeko aukera egongo da.
Guztira 30 txakolin probatzeko aukera egongo da. / ARRATIBEL
  • Txakolinzaleek aukera paregabea dute arratsaldeko 16:30etik aurrera txakolin desberdinak dastatzeko. Pilota partida ere izango da

Urteroko ohitura bihurtzen ari da Amasako Txakolin eguna eta aurtengoa VI. izango da bihar arratsaldeko 16:30etik iluntzera arte egingo dena, Uxo-Toki elkarteak antolatuta. Urteroko zita honek arrakasta badu Amasa-Billabona inguruan eta beti bezala, pilota partidarekin emango zaio hasiera. «Oraingo honetan, lehen mailan ibilitako pilotariak ekarri beharrean, lehen mailara pasa berri edo laister pasako direnen arteko lehiaz gozatzeko aukera izango dugu. Guztiok dakigu Antiguoko txapelketak ze arrakasta duen pilotazaleen artean eta bertako txapeldun izan diren Santxo eta Aldun-tzin nor baino nor neurtuko dira Zizurkilgo Peru Labaka eta Jon Erasunen aurka. Azken bi hauek Antiguoko txapelketan finalerdietara iritsi ziren eta Jon Erasunek, berriz, laister batean profesionaletara saltoa emango du Asegarceren eskutik. Beraz, pilota partidu bikaina ikusteko aukera izango dugu»,azaldu du Amasako Txakolin eguneko lan taldeak.

Txakolin dastaketan urterokoek etortzeko asmoa agertu dute eta herriko upategi berri baten aurkezpena ere izango da, HIKArena hain zuzen. Guztira 30 inguru izango dira eta betiko pintxoekin batera dasta-tzeko aukera paregabea izango da.

Jaiaren hasiera 16:30ean izango da eta 12 euroren truke, pilota partidua, txakolina dastatzeko edalon-tzia eta 2 pintxo izango dira. Pilota partidua soilik ikusi nahi duenak 7 eurotan du sarrera. Haurrak, berriz, 6tik 16 urte bitartera 4 euro eta 6 urte artekoa doan sartu ahalko dira. Txakolina dastatzeko aukeratzen badu norbaitek, 5 eurotan edalon-tzia eta 2 pintxo izango ditu. Aldez aurretik erosteko, Amasa Kafetegian, Iru Aldeta eta Urrizpen egongo dira salgai txartelak. Beraz, «pilota partidu bikain batetaz eta Gipuzkoako ardo ederrak dastatzeko aukera ezin paregabea izanik, guztiei gonbidapena luzatzen diegu irailaren 17an arratsaldean Amasa gertura daitezen», esan dute antola-tzaileek.

Dos partidos en Pelota

El Behar Zana SD en mano parejas seniors de segunda división, en el grupo A se enfrenta hoy al Tartaloetxe, a las 19 horas, en el frontón Udalekoa (Zegama), en la primara jornada. Mañana, en mano parejas seniors de primera división, en el grupo A, Behar Zana 1 se enfrenta a Azkoitia 1, a las 17 horas, en el frontón Behar Zana (Villabona). Y ayer, el Behar Zana 2, en el grupo B, se enfrentó al Atzapar, en Asteasu.

Cursos KZgunea, octubre

La red KZgunea en Amasa-Villabona, Larrea 8, ofrece un amplio catálogo de cursos y servicios gratuitos relacionados con las nuevas tecnologías. En octubre, Internet Básico. Aprende a navegar y enviar correos electrónicos (14 horas de teoría más 6 horas de práctica), del 3 al 18, de 16 a 18 horas. Libre-Office Writer. Crea documentos de texto como un auténtico profesional, ocho horas, del 19 al 24, de 16 a 18 horas. LibreOffice Calc. Crea tus propias hojas de cálculo, cuatro horas, del 25 al 26, de 16 a 18 horas. Libre-Office Impress. Crea presentaciones y sorprende a los de tu alrededor, cuatro horas, del 27 al 28, de 16 a 18 horas. Redes Sociales, cuatro semanas, del 3 de octubre al 2 de noviembre. Aplicaciones Google para la gestión personal, cuatro semanas, del 3 de octubre al 2 de noviembre. Instagram, captura y comparte tus mejores momentos, dos semanas, del 10 al 19. Compras y ventas seguras por internet, dos semanas, del 10 al 26 y Facebook, dos semanas, del 24 de septiembre al 2 de noviembre. Todos los cursos serán en castellano.