Diario Vasco

Portugalen egiten den transhumantziari buruzko festan parte hartuko du eskualdeak

Oreka TX taldea arituko da.
Oreka TX taldea arituko da. / JOSÉ MARI LÓPEZ
  • Gonbidatu bezala joango dira Idiazabalgo dantzari eta gaztagileak Alpedrinha herrira. Zegamako txistulariak ere bertan izango dira

Euskal Herriko ordezkaritza batek, Idiazabalgo dan-tzariak, Zegamako txistulariak, joaldunak eta Idiazabalgo artzai gaztagileak, Euskadi ordezkatuko dute urtero Portugalgo Alpedrinha herrian ospatzen den transhuman-tziari buruzko festan, Fundaoko eskualdean. Ekimena gaurtik astelehenra arte antolatu dute.

'Artzaintza' liburua

Gema Arrugaeta argazkilariak Asturiasen 'Artzaintza' liburuaren aurkezpenean jaso zuen gonbidapenaren ideia. Portugalgo ordezkari talde batek aurtengo gonbidatuak izateko eskaintza luzatu zion agazkilariari bertan eta euskal herrira bisitatxo bat antolatu zuten orduan. Gema Arrugaeta eta Idiazabalgo Udalak diseinaturiko ordekaritza honek euskal kultura azaltzeko erantzunkizuna izango du Portugalgo herri honetan eta artzantza eta gaztaren inguruan. Euskal Herria eta Portugalen arteko loturak sendotzekoa aldi berean.

Horretarako, Portugalera Idiazabalgo udaletxeko ordezkariak, Goierriko Turismoko ordezkariak, Idiazabalgo Axari Dantza taldea, joaldunak, trikitilariak, Zegamako txistulariak, Idoia Etxeberria eta Axier Illarramendi harrijasotzaileak, Aitor Urteaga eta Xabier Dorronsoro aizkolariak, Idiazabalgo J.Aranburu eta Gaztiñaditxulo gaztandegia eta Idiazabal Gazta Jatorri izendapeneko ordezkariak ere bertan izango dira.

Ordezkaritza taldean ere, lehen aipaturiko Gema Arrugaeta ere egongo da, Alpedrinhako kaleetan Idiazabalgo Udalak babesturiko euskal artzantzari buruzko argazki erakusketa bat jarriko duelarik, eta Oreka Tx txalaparta taldea, larunbat gauean kontzertua eskainiko dutenak.

Ekimen guztirako Eusko Jaurlaritzaren laguntza eduki dute Hazi eta Basquetourren bitartez.