Diario Vasco

Do Play! teknologia tailerrak antolatu dira Larraulen

Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitateak eta Larraulgo Udalak ikasturte honetako eskolaz kanpoko ikastaroen artean Do Play! teknologia tailerrak antolatu dituzte haurren-tzako eta gazteentzako. Tailerretan parte hartzaileek zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematika arloak landuko dituzte modu atseginean, talde-lanean oinarrituta eta sormena bultzatuz.

Tailerrak urrian hasiko dira eta ekainera arte luzatuko dira. Ikastaroa larunbat goizetan izango da, zortzi eta hamaika urte bitartekoentzat 9:45etik 11:15era eta hamabi urtetik gorakoentzat 11:30etik 13:00etara. Informazio gehiagorako edota izen emateko 660382674 telefonora deitu edota alberto@doplay.es helbidera mezua bidali beharko da, edota Aiztondo Mankomunitatera deituz 943693930 telefonora.

Herniora igoera

Udalak Herniora igotzeko proposamena egin du iganderako. Taldea goizeko 9:00etan aterako da plazatik. Zelatunera iritsitakoan zerbait jateko aukera egongo da eta nahi dutenak gurutzeraino igoko dira, erromerian jarraitu aurretik.