Diario Vasco

Lizartzako inguruaz gozatzeko mendi ibilaldia antolatu da

Bigarren urtez Lizartzatik Mendiz mendi etxera mendi martxa antolatu dute. Aurten hiru ibilbide posible antolatu dira, maila ezberdinetakoak, urriaren 1erako. Guztietan Lizartza eta bere inguruaz gozatzeko aukera izango dute parte hartzaileek. Izen emateak Kirolprobak.com webgunean egin beharko dira, nahiz eta hilaren 23an, 29an eta 30an herrian bertan izen emateko aukera egongo den plazan 20:00etatik 21:00etara jarriko den postuan

Ibilbide luzeak 35 kilometro izango ditu, 2.200 metroko desnibel positiboarekin. Ibilaldiaren irteera goizeko 7:00ean izango da plazatik eta parte hartzaileak Otsabio, Añi, Narbaizu, Urkieta, Ulizar eta Erroizpetik igaroko dira. Prezioa 20 eurokoa izango da. Bigarrenak 18 kilometro izango ditu, 1.100 metroko desnibelarekin, eta goizeko 8:00etan aterako da. Izen emateko prezioa 18 eurokoa izango da.

Era berean familia giroan egiteko ibilbide txikiago bat ere antolatu da, 3 kilometrokoa. Kasu honetan irteera 10:30etan izango da eta prezioa 10 eurokoa izango da helduentzako eta 5ekoa haurrentzako. Izan ere, mendi martxaren amaieran bazkaria egingo da parte hartzaileentzako eta umeentzako puzgarriak eta ohe elastikoak egongo dira. Antolakuntzak gutxieneko jateko hornidura jarriko du bederatzi kontrol guneetan. Hala ere, parte hartzaileek ere norbere hornidura eramatea aholkatzen dute. Arrozaz gain, hainbat zozketa egingo dira.

Curso de euskera

El Ayuntamiento ha organizado un nuevo curso para aprender euskera en el municipio. Se impartirán todos los niveles de euskera, también el curso Aisa, dirigido a inmigrantes. El plazo para inscribirse ya está abierto, en el mismo Ayuntamiento o llamando al teléfono 943670700.