Diario Vasco

Leitzan dena prest dute igandeko talo egunerako

Egun osoan zehar taloa jateko aukera egongo da Leitzako plazan.
Egun osoan zehar taloa jateko aukera egongo da Leitzako plazan. / BELAUNTZARAN
  • Gastronomia tradizionalari lotutako jarduerak, taloarekin eta baserriarekin zerikusia duten erakusketak izango dira herriko plazan

Relojes con estilo para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

¡¡Todos a 49€!!

Hasta 70%

Moda urbana para hombre

Hasta 80%

Moda clásica para hombre, mujer e infantil

Hasta 90%

Chaquetas y abrigos de piel para hombre y mujer

Hasta 70%

Calzado y complementos de piel para hombre y mujer

Hasta 70%

Bolsos de piel made in Italy

Hasta 80%

¡Todas las botas a 21.00€! ¡No te lo pierdas!

Hasta 70%

Calzado de original diseño para mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Muebles con estilo para tu hogar

Hasta 70%

Renueva tu comedor con muebles de diseño

Hasta 70%

Calidad y diseño en ropa de hogar

Hasta 70%

Moda casual para hombre y niño

Hasta 70%

Diseño y calidad al mejor precio

Hasta 80%

Elige el cabecero que más se adapte a la decoración de tu habitación

Las mejores marcas a los mejores precios

Decora las ventanas de tu hogar con originales estores

Las mejores marcas a los mejores precios

Tus marcas favoritas en deportivas técnicas y casual

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes para hombre y mujer

Hasta 70%

Textil hogar de diseño y calidad

Las mejores marcas a los mejores precios

Marcas deportivas en relojes de pulsera

Hasta 70%

Moda clásica para hombre y mujer

Hasta 80%

Chaquetas de piel para hombre y mujer

Hasta 70%

Calidad y diseño en tu hogar

Las mejores marcas a los mejores precios

Moda y complementos para hombre

Hasta 70%

Igande honetan, taloa izango da protagonista Leitzan. Aurtengo hamabigarren aldi da, Leitzako Udalak eta Plazaola Partzuergo Turistikoak talo eguna antolatu dute, eta aditzera eman dutenez «bertan gure gastronomiaz, ohituraz eta herri kirolaz disfrutatzeko» aukera izango dute bertakoek eta bertara-tzen diren lagunek. «Leitzako herriak, beste urte batez, dena eman du festa hau aurrera joan dadin eta, jakina, egutegian jai finkaturik dute. Festaren helburua, besteak beste, iraganean gure baserrietako oinarrizko elikagai zena eta belaunaldiz belaunaldi gure amonek etxeko sukaldeko suaren beroarekin prestatzen zutena sustatzea da» diote.

Aurten, ohitura den bezala, Saralegi eta Villabona talogileen postuak egongo dira. Goizeko 10:00etan, azoka irekiko da. Gero, gure gastronomia tradizionalari lotutako jarduerak erakutsiko dira, taloarekin eta baserriarekin zerikusia duten erakusketak izango baitira; hala nola, artisautzarekin ere zerikusia duten postu ezberdinak aurkituko ditugu: gaztak, sagardoa, larrua, eztia, zuraren taila, bitxiak, gozogintza, eta abar.

Gainera, Leitzako plazan, aktibitate desberdinak landuko dira jendeak parte har dezan, txikienek taloa egiteko tailerrak (4 eta 14 urte bitartean), zaldiarekin karrotxoan paseotxoak herritik barna eta baserriko animalien erakusketa ere egongo da.

Goizeko 11:00etatik aurrera, eskualdeko talo lehiaketa egingo da. Bertan edozeinek parte har dezake, eguerdiko 12:00ak baino lehen izan emanez gero. Plazaolako postuan, klasifikatzen direnen lehenengo hiruentzako sariak egongo dira. 13:00ean, aizkolariak, harrijasotzaileak eta trontzalariak arituko dira plazan. Arratsaldeko 13:30ean talo lehiaketako irabazleen sari banaketa izango da eta, egun honetan dauden postu ezberdinetan kon-tsumitu dutenen artean artisau produktuen saskiaren zozketa ere izango da. Horretarako ticket-ak banatuko dira zozketan sartzeko.

Arratsaldean ere

Pasa den urtean, lehenengo aldiz, taloren festa arratsaldean luzatu zen hainbat ekitaldiekin. Arrakasta ikusita, aurten arratsaldean ere artisau postuak egongo dira 17:30etik aurrera. Taloak dastatzeko aukera ezin hobea, Saralegi taloen eta Villabona taloen eskutik. Tresna zaharren eta baserriko lanetan aritzeko elementu tradizionalen erakusketa ere hantxe jarraituko dute; hori dena, herriko txistulariak alaituta.