Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

Gaur hasiko dira Kalebeherako festak tortila patata lehiaketarekin

GOIKOETXEA

Viernes, 16 de septiembre 2016, 00:33

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Udazkenarekin batera iritsi zaizkigu aurten Alegiara Kalebeherako festak. Seguru asko azken ordukoren bat oraindik faltako bada ere, Kalebeherako parkean ia guztia prest dutela esan genezake gaur arratsaldeko 19:00etan suziria bota eta festei hasiera emateko. Horren ostean ospatuko da urteroko tortila patata lehiaketa, eta zahagiardoan afaldu ondoren, parrandazaleek trikitilariak izango dituzte lagun ordu txikiak arte.

Bihar kirolak hartuko du protagonismoa. Eguerdiko 12:00etan krosa izango da ikusgai eta arratsaldeko 16:00etan pala txapelketako kanporaketak jokatuko dira Erbeta pilotalekuan. Ordu berean hasiko dira umeen jolasak ere, zinta karrerarekin. Gauean zahagiardoan afaltzeko aukera izango dute etxeratzeko gogorik ez dutenek, eta afalosterako bertso-saioa iragarri dute antolatzaileek: Eli Pagola, Imanol Irazustabarrena, Iñigo Gorostarzu, Mikel Artola eta Eñaut Martikorena igoko dira Kalebeherako oholtzara. Horien ostean trikitilariek emango diote jarraipena festari.

Eguraldia asko trakesten ez bada, behintzat, igande eguerdian jendetza bilduko da Kalebeheran, dantzarien emanaldia ikusi eta ondoren sardina erreak eta txakolin freskoa dastatzeko. 14:30erako bazkaria dago iragarrita, eta 17:00etan esku pilota eta pala txapelketako finalak jokatuko dira. Oraindik indarrean daudenek zahagiardoa eta mus txapelketa izango dituzte aukeran festei amaiera emateko.

Hilaren 25ean, Azoka Berezia

Alegiako Kultura batzordeak antolatuta, irailaren 25ean, igandearekin, X. Artisau eta Nekazal Azoka Berezia izango da Alegian. Goizeko 11:00etatik 14:00etara bitartean plaza inguruan jarriko diren postuak ikusteko eta horietan erosketak egiteko aukera izango dute herritarrek. «Urtetik urtera hazten doa azoka», adierazi dute Kultura batzordeko kideek. «Postuen gehiengoa Alegiako nekazari eta artisauena izaten da, baina kanpotik etortzen diren ekoizleek are gehiago janzten dute azoka».

Hala, azokan postua jarri nahi dutenek zabalik dute kultur etxean izena emateko epea irailaren 19ra arte: 10:00etatik 13:00etara eta 19:00etatik 21:00etara kultur etxera gertura daitezke edo 943654698 telefonora dei dezakete.

Hilaren 25ean euria egingo balu, Azoka Berezia Elorri pilotalekuan ospatuko dela jakinarazi dute Kultura batzordetik. Bestalde, urtero bezala, azokako postuetan erosketak egiten dituztenei txartelak banatuko zaizkie arratsaldeko 13:00etan egingo den zozketan parte hartzeko: azokako postu guztietako produktu sorta jasoko du saritan irabazleak.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios