Diario Vasco

Eskolarteko 'oinezko bidea' gaur arratsaldean inauguratuko da

Herri Eskolarako 'oinezko bidearen' inaugurazio gaur egingo da, 15:30etatik aurrera. Eusko Jaurlaritzak diruz lagunduta eta Udala eta Herri Eskolaren babesarekin, eskolarako oinezko bidea prestatu da herrian. Ekimenaren helburua ikasleak modu osasuntsu eta autonomo batean eskolara oinez joatea da, kotxeak etxean utzita. Gaurko irekiera ekitaldian parte hartuko dute udalak, Herri Eskolako ikasle eta irakasleek eta Guraso Elkarteak, herritarrengana ere luza-tzen delarik gonbita. Ekitaldia txistulariek lagunduta egingo da eta mokadutxo batekin amaituko da.