Diario Vasco

Doako zen ikastaroa antolatu da gaurtik igandera

Zazpi eguneko zen ikastaroa antolatu da Anoetan arnasketa, meditazioa, chakrak eta energia lantzeko Mikelasagasti auditorian gaurtik igandean bitarte. Bi mailatan banatuta egongo da Juantxo Zabala irakasleak emango duen ikastaroa.Lehen maila emango da asteburu honetan eta urriaren 1ean eta 2an bigarren maila. Bigarren maila egin nahi dutenek, lehen maila derrigorrez eginda eduki beharko dute.

Ostiraletan eta larunbatetan 19:00etatik 21:00etara izango da ikastaroa eta igandetan, goizez, 11:00etatik 13:30era. Ikastaroa doan emango da, baina azken egunean borondatea jasoko da. Jasotako dirua beharrean daudenentzat emango da. Izen emateko idatzi zendonosti@gmail.com helbidera.