Diario Vasco

Eskola bide seguruen inguruko bilera irekia gaur liburutegian

Eskola bide seguruen azterketa xume bat burutzen ari da Zizurkilgo Udala. Egindako diagnosia partekatu nahi da Pedro Mari Otaño Herri Eskola eta Zubimusu Ikastolako zuzendaritzak, bi ikastetxeetako gurasoak eta interesa izan dezaketen herritar ororekin. Horretarakogaur, osteguna, arratsaldeko 18:00etan, Plazida Otaño liburutegian, Eskola bide seguruen inguruko bilera irekia egingo da.