Diario Vasco
Sai arrea iritsi da Iruran.
Sai arrea iritsi da Iruran. / NÚÑEZ

Sai arrea azaldu zen Irurako Laskibar auzoan

Astearte arratsaldean sai arrea agertu zen Irurako Laskibar bailaran. Etxe arteko gune batean dago oraingoz eta bizilagunek haragia ere eman diote jaten. Badirudi orientazioa galdu ondoren iritsi zela bertara. Sai arreak altuera behar dute hegan egin ahal izateko eta normalean taldeetan bizi dira.

Ikastaroak

Irurako Udalak ikasturte berrirako helduei zuzendutako kultur eta kirol jarduerak antolatu ditu. Yoga, Forman jarri zaitez, hipopresibiak, areto bizikleta, pilates, irristaketa, zumba, egur taila eta eskulanak dira datorren ikasturterako antolatu diren ikastaroak. Izen emateko epea irekita dago jada eta gutxienez sei pertsonako taldeak osatu beharko dira ikastaroa eman ahal izateko.

Taldeetan plazak baino izen emate gehiago daudenean, zerrendak egingo dira eta zozketa bidez erabakiko da, irailaren 16an egingo dena. Iruran erroldatuak daudenak lehentasuna izango dute.

Parte hartzaileek hobariak ere izango dituzte: %20eko deskontua egingo zaie familia ugariei, gazte txartela dutenei, erretiratuei eta langabezian daudenei; Trinketeko bazkideek kirol ikastaroetan %10eko deskontua jasoko dute.

Hobari hauek Iruran erroldatuentzat bakarrik dira eta ezingo dira gainjarri, guztietan handiena aplikatuko da.