Diario Vasco

Pintadak gaitzetsi dituzte Legorreta eta Ataungo udalek

Aurreko astean Ataunen eta Legorretan agerturiko pintaden aurrean, bi udalek oharra kaleratu dute hauek gaitzetsiz: «Azkenaldian pintaketa faxistak agertu dira Ataunen eta Legorretan, horma banatan. Ataunen, 'Nazis Ataun' idatzi dute, eta esbastika bat ondoan. Legorretan, berriz, 'Legofacha' idatzi dute, eta esbastika bat alboan. Ataungo Udalak eta Legorretako Udalak gogor gaitzesten dugu mezu faxista horiek kaleratu izana; izan ere, giza eskubideak urratu dituzte, eta, elkarbizitza lortzeko, ezinbestekoa da denok elkar errespetatzea. Gure auzo eta kaleetan ez dugu halako mezurik onartuko».