Diario Vasco

Goierriko hirugarren Kantujira Seguran egingo da larunbatean

Iaz Idiazabalen eta orain bi urte Beasainen egin zen moduan, Goierriko hirugarren Kantujira Seguran egingo da larunbatean.

Goizeko 10:30ean Baratze pilotalekuan elkartuko dira parte hartzaile guztiak eta, alkatearen eta bertsolarien agurraren ostean, Kantu jiraren lehen saioa hasiko da.

Jarraian, Akelarre auzoan, Kalegoenen, Bolaleku zaharrean, Antokalenen, herriko udaletxe aurrean eta plazan izango dira saioak. Ondoren bazkarian bilduko dira pilotalekuan eta bertan ere ez da faltako abestirik, Musika Eskolakoen kantu ekitaldia ere izango delarik. Ibilbidean zehar eta bazkal ondorenean Kuxkuxtu txarangakoak izango dituzte laguntzaile.

Kantu jira18:30ean bukatuko da, Agur Jaunak abestuaz.