Diario Vasco

'Akabuko martxea' gipuzkera eta bizkaiera batean

300 bat pertsona bildu ziren dokumentalak ikusteko.
300 bat pertsona bildu ziren dokumentalak ikusteko. / J. O.

Pasa den irailaren 8an izan zen Zegaman 'Akabuko martxea' eta 'Dominika' dokumentalen emanaldia. Artzainen Euskal Herriko transhumantzia eta emakume artzainen garran-tzia gaiak duten dokumentalak hurrenez hurren izan ziren protagonista eta hauetaz gozatzeko 300 bat pertsona bildu ziren.

Giro ezin hobean egin zituen Joseba Izagirre alkateak aurkezpenak, Eli Arrillaga, Mikel Etxezarreta eta bere laguntzaile artzainak, Fredi Paia egile eta bertsolaria eta Aitor Gizasola egilea ere, bertan zeudelarik. Iker Zubeldiak Zegamako artzainei zuzendutako bertsoa bota zuen.

«Eskerrik asko Eli eta Mikeli zuen bizipenak hain gertu senti- tze arazteagatik eta emanaldira bertaratutako guztiei!», diote antolatzaileek.

Miribillara autobusa

Hauteskundeetako kanpainaren baitan larunbatean Miribillan egingo den EH Bilduren ekitaldira joateko autobusa irtengo da Zegamatik. Arratsaldeko 15:30ean abiatuko da Farmazi aurretik. Ekitaldia arratsaldeko 17:30ean hasiko da Bilbon. Autobusean joateko izena emateko zerrenda Aizkorpe tabernan eskatu behar da, ostegunera arte egongo da apuntatzeko aukera. Autobusa Seguratik pasako da ondoren.