Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Lasterketako irabazleak sariekin.
Salah Hmatou eta Lourdes Colomo BerroBiran garaile

Salah Hmatou eta Lourdes Colomo BerroBiran garaile

YARZA

Martes, 13 de septiembre 2016, 00:12

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

BerroBira krosak eman zion amaiera aurtengo herriko jaiei. Eguraldia lagun eta adin guztietako korrikalarien parte hartzearekin, giro ederra izan zen plaza inguruan, berrogeita hamar parte hartzaile ingururekin. Eskualdeko zein Gipuzkoa osoko korrikalariak izan ziren nagusi, baina Gasteiz, Markina-Xemein, Durango eta Portugalgoak ere izan ziren.

Lehenengo haur eta gaztetxoen txanda izan zen. Aurrebenjamin mailan nesken mailan Irati Carrera izan zen garaile, Amane Maiza bigarren eta Aroa Mendia hirugarren; eta mutiletan Beñat Lizardik irabazi zuen, Beñat Argote bigarren eta Ibai Aldasoro hirugarren. Benjamin mailan, nesketan Elur Arteaga izan zen garaile, Haizea Baraibar bigarren eta Intza Egues hirugarren; eta mutiletan Aitor Carrerak irabazi zuen, Enaitz Ayerbe bigarren eta Aitor Etxarren hirugarren. Alebin mailan, nesketan Carolina Freitasek irabazi zuen, Naiara Vadillo izan zen bigarren eta Cristina Martin hirugarren; eta mutiletan Aitzol Etxeberriak irabazi zuen, Xabier Goikoetxea bigarren eta Asier Arteaga hirugarren. Infantil mailako hiru parte hartzaileen artean honela geratu zen sailkapena: Aimar Ayerbe irabazle, Egoi Baraibar bigarren eta Ibai Torkemada hirugarren.

Helduek zazpi kilometro eta erdi osatu behar izan zituzten herrian zehar antolatutako ibilbideari bost itzuli emanez. Salah Hmatou hasieratik izan zen nagusi eta berak gurutzatu zuen lehen helmuga 24 minutu eta 24 segundoko denborarekin. Zazpi segundora sartu zen Unai Señoran eta hirugarren Txomin Marañon. Laugarren izan zen Ibai Madina, herriko lehena. Saria izan zuten herriko bigarren eta hirugarren sailkatuek: Jon Altuna bosgarren izan zen sailkapen orokorrean eta Jose Luis Zabala hamalaugarren. Emakumeetan, Lourdes Colomo izan garailea 28 minutu eta 52 segundoko denborarekin, bigarren Iosune Alberdi eta hirugarren Marta Badiola. Iosune Alberdi herriko lehen emakumea izan zen.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios