Diario Vasco

Dantzan amaitu zituzten jaiak lizartzarrek

Pituxak dantzan jarri zituen ikusleak.
Pituxak dantzan jarri zituen ikusleak. / ARGAZKIAK YARZA

Andra Mari jaien azken egunean dantza izan zen nagusi. Igande goizean haurren arteko pilota partidak jokatu ziren eta ondoren, Otsolar dantza taldeko kideek emanaldia eskaini zuten. Herritar ugari elkartu ziren frontoian zein plazan haur eta gaztetxoen lana txalotzeko. Dantza taldeko kideek, gainera, herritarrei eskerrak emateko aprobetxatu zuten, aurten txupinazoa botatzeko ohorea emateagatik. Arratsaldean, Pituxaren emanaldian gustura dantza egiteko aukera izan zuten. Ondoren, pintxo lehiaketa antolatu zen txarangak alaituta. Ekitaldi berria izan zen egitarauaren barnean, baina antolakuntza gustura geratu zen parte hartzaile kopuru altuarekin eta aurkeztutako pintxoekin.