Diario Vasco

Amezti Mendi Elkartekoak Frantziako Pirineoetara doaz asteburuan

Amezti Mendi Elkarteak Frantziako perinioetara antolatu du irteera asteburu honetan. Larunbatean irteteko asmoa dute eta eguna Gavarnie ingurua ikusteko aprobetxatuko dute. Gaua Cauterets-en pasa eta igandean Pont Esganne - Oulettes de Gaube ibilaldia egingo dute. Ibilaldia ez da oso aldapatsua eta paisaia ederrez hornitua dago. Joateko interesa duenak jar dadila harremanetan elkarteko kideren batekin. Gaur da azken eguna izena emateko.

Bestalde, irailak 24erako, Idiazabal, Segura eta Zegamako mendi elkarteek, Zeraingo Liztormendi elkarteak eta Mutiloko Txerri Gorri elkarteak, Partzuergotik zehar irteera antolatu dute. Hilaren 17a baino lehen eman behar da izena.