Diario Vasco

Patata tortilla erraldoi arrakastatsua

Gaur ere hainbat ekitaldi antolatu dira herrian.
Gaur ere hainbat ekitaldi antolatu dira herrian. / YARZA

Elduaingo jaiak aurrera doaz jai giro onean. Eguraldi ona lagun, haurrentzako ginkana antolatu zen goizean plazan. Haur eta gaztetxo ugarik parte hartu zuten proba ezberdinak osatuz eta beren abilezia erakutsiz.

Arratsaldean herritarrentzako batukada tailerra antolatu zuten eta ondoren, herrian zehar kalejira egin zuten patata tortilla erraldoia prestatzen zen bitartean. Prestatzen amaitutakoan plazan elkartu ziren herritar guztien artean banatu zen.

Gaurko egitaraua

Gaur, eguerditik aurrera, pala eta pilota partidak jokatuko dituzte herriko haurrek eta gaztetxoek. Aldi berean, hamaiketako herrikoia eskainiko da plazan, sardinak eta piperminak txakolinarekin. 17:30etik aurrera Orratx taldeak 'Kale Hop' antzerkia eskainiko du eta jarraian, 19:00etan Gorriti eta bere animaliak izango dira plazan.