Gurutze Deunaren festak ospatuko dituzte Urkian

DV

Urkiko Jaien Batzordeak, Urkiko elkartea eta Itsadondoko Udalaren laguntzarekin, gaur hasita, Gurutze Deuna egunaren inguruan ohiko festak ospatuko dira.

Jaiak gaur iluntzeko 20:00etan hasiko dira suziriak botaz. 21:00etan, lagunarteko afaria, segidan, parranda, Laja eta Lutxurdio trikitilariekin, goizalderarte.

Bihar igandea, goizeko 11.00etan, derrigorrez den bezela, hamaiketakoa Epelde eta Lutxurdio trikitilariekin. 14:30ean bazkaria. 18:30etan, herri kirolak; aizkolariak; Arrospide, Ugarteburu 'Txikia IV' eta Urteaga. Harrijasotzailea, Goenatxo III. Ondoren, erromeria, Epelde eta Lutxurdio trikitilariek alaiturik.

Asteazkenean berriz, 'Gurutze Deunaren Eguna', 11:00etan, meza nagusia. Bukatu ta gero, hamaiketakoa, Ostolaza eta Narbaiza trikitilariekin. 14:30ean, bazkaria. Festeei behar bezela bukaera emateko, 19:00etan, erromeria, Ostolaza eta Narbaizarekin.

Ohiturak mantenduz, antolatzaileen hitzetan jai guztietan zehar, auzoko jaien alde saski bat zozketatuko da, zenbaki irabazlea asteazkenean iluntzeko 8etan bertan aterako delarik.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos