Borrar
Gazteak gustora aritu ziren graffiti tailerrean.
Jai giro ederrean doaz Elduaingo festak

Jai giro ederrean doaz Elduaingo festak

YARZA

Sábado, 10 de septiembre 2016, 00:52

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Elduaingo herritarrek jai giroan murgilduta jarraitzen dute. Goizean haurrentzako eta gaztetxoentzako tailerrak antolatu zituzten. Txikienak eskulanak egiten eta margotzen aritu ziren eta bitartean gazteek graffitiak marraztu zituzten. Gainera, herri bazkarirako paella erraldoiak ere prestatu zituzten goizean zehar, frontoian elkartu ziren 140 pertsonentzako. Bazkalondoren, berriz, puzgarriak izan ziren. Txikienek nahi adina salto egin zuten beraientzat jarritako puzgarriak eta gazteentzako zein helduentzako oreka puzgarria izan zen. Gainera, arratsaldean Maddi, Garazi, Iraide eta Aiorak egindako eskulan eta pitxiak saltzen aritu ziren.

Gaurko egitaraua

Gaur larunbata goizeko 11:00etatik aurrera ginkana antolatuko da gazteentzat. 13:00etan frontenis txapelketako finalak jokatuko dira eta bazkalondoren, batukada tailerra izango da. 18:00etan patata tortilla erraldoia egingo da plazan, batukada tailerreko parte hartzaileek alaitua. Gauerditik aurrera Zesuma taldearekin dantzaldia. Gainera autobus bereziak egongo dira gauerditik aurrera jaiera joan eta itzultzeko. Tolosatik 00:15ean, 01:45ean eta 03:15ean aterako dira Elduainerantz eta itzulerakoak 00:40ean, 02:10ean eta 03:40ean aterako dira Tolosarantz.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios