Diario Vasco

Futbol torneoa jokatuko da gaur Segura eta Intxurreren artean

Koba Tours Futbol Txapelketaren VI. ekitaldia jokatuko da gaur Alustiza futbol zelaian. Azken urteetan bezala, Segura eta Aizkorriko taldeak izango dira alde batetik, eta Intxurrekoak bestetik, 4 partidetan neurtuko direnak; Lehenengoa, 10.00etan, infantil mailakoa izango, Aizkorri-Intxurre. Bigarren partida, jubenilena, 11.45etan jokatuko da, Segura-Intxurre.

Arratsaldean beste bi norgehiagoka izango dira; Lehena, 16.00etan, kadete mailakoa, Aizkorri-Intxurre eta amaitzeko, 18.00etan, Erregionalena, Segura-Intxurre. Sari banaketarekin emango zaio amaiera torneoari.

Ehiztariei oharra

Txoritegi elkartetik jakinarazten da segurarrei Partzonerian suertatu zaizkien postuen zozketan sartzeko, irailaren 12 tik 16ra bitartean eman beharko dela izena udaletxean. Izena eman ahal izateko, lizentzia, seguroa eta arma baimena eguneratuta eduki beharko dira.