Diario Vasco

Ederki pasa zuten euren egunean lizartzarrek

Haurrak gustura aritu ziren aparrarekin jolasean.
Haurrak gustura aritu ziren aparrarekin jolasean. / ARGAZKIAK YARZA

Primeran pasa zuten atzokoan Lizartzan haurrentzako bereziki prestatutako egitarauarekin. Goiz zein arratsaldez puzgarriak eta ohe elastikoa egon ziren udal pilotalekuan eta haurrek eta gaztetxoek nahi adina salto egin zuten bertan. Bazkaria ere denek elkarrekin izan zuten. Eguna amaitzeko, berriz, apar festa izan zen plazan. Eguna lainotsua bazen ere ederki pasa zuten gaztetxoek aparrarekin jolasean.

Gaurko egitaraua

Gaur larunbata, Lizardi txistulari taldeak diana joko du goizeko 10:00etatik aurrera eta 11:00etan ur jolasak antolatuko dira. 12:30ean poteoa hasiko da Lizartzako gaiteroekin eta 14:00etan bazkaria izango da. Bazkalondoren DJ Jotatxorekin dantzaldia izango da eta 18:00etan dantza-soka dantzatuko da. Ondoren, sagardo dastaketa izango da. Iluntzeko 20:30ean kalejira egingo da, 22:30ean Dj-a izango da eta 00:30etik aurrera Unsainekin erromeria.

Biharkoan, Lizardi txistulari taldeak diana joko du goizeko 10:00etatik aurrera eta 11:00etan ur jolasak antolatuko dira. 12:30ean poteoa hasiko da Lizartzako gaiteroekin eta 14:00etan bazkaria izango da. Bazkalondoren DJ Jotatxorekin dantzaldia izango da eta 18:00etan dantza-soka dantzatuko da.

Ondoren, sagardo dastaketaizango da. Iluntzeko 20:30ean kalejira egingo da, 22:30ean Dj-a izango da eta 00:30etik aurrera Unsainekin erromeria. Jaien azken eguna igandean izango da. Goizeko 9:30ean Lizartzako gaiteroekin diana izango da eta ondoren haurren arteko pilota partiduak jokatuko dira. Jarraian, Otsolar dantza taldeak emanaldia eskainiko du plazan. Arratsaldean, mus txapelketa jokatuko da 17:00etatik aurrera eta 17:30etan Bazen Behin Klown taldeak Pituxa Klowntukontari emanaldia eskainiko du. Ondoren, guraso elkarteak antolatutako pintxo lehiaketa egingo da Isk&Bila txarangak girotua.