Diario Vasco

446 lasterkarik hartuko dute parte igande honetan Axari trailean

Lasterkariak aste honetan Axari traileko ibilbidean entrenatzen.
Lasterkariak aste honetan Axari traileko ibilbidean entrenatzen. / BELAUNTZARAN
  • Goizeko 9:30ean abiatuko dira partaideak

Aurtengo Axari traila: Mikel Garmendia memoriala ate joka da. Igande honetan 446 partaide izango dira Idiazabalgo irteera puntuan antolatu diren proban parte hartzeko prest. Goizeko 09:30ean abiatuko dira plazatik lasterkariak. Ibilbide luzean izena eman duten 338 lasterkariek 25,34 kilometroko ibilbidea egin beharko dute eta 1.550 metro desnibel positiboari aurre egin. Ibilbide motzeko 108 lagunek, berriz, 16,06 kilometro dituzte eta desnibel positiboa 841 metrokoa izango dute.

Euskal Herriko Txapelketa izanik, EMF arautegian dauden kategoriak hartuko dira kontutan sailkapen ofizialetarako. Probaren luze-zabalean antolakuntzak kontrol guneak jarriko ditu eta bertatik igaro-tzea ezinbestekoa izango da, gune hauetan egingo baitira arauzko igarotze-kontrolak.

Lasterketa bukatzen duten parte-hartzaileei bertako produktuekin osatutako poltsa bana emango zaie (sagardoa, gazta, arraultzak...)

Axari trail: Mikel Garmendia memorialeko ibilbideak paraje ederretaz gozatzeko aukera emango die lasterkariei eta hauek animatzeko bertaratzen diren lagunei. Ibilbidea lasterketa bat egiteko erabiltzen bada ere, oinez egiteko bira ederra da hau eta inguruko baserri eta mendiak ikusteko aukera paregabea ematen du. Ibilbidea urte guztian zehar markatuta dago seinalitika puntu hori batzuekin eta honek edozein egunetan ibilbidea egiteko aukera ematen du.

Lasterketako antolatzaileek Ojarbi, Etzegarate eta meta gomenda-tzen dituzte lasterketa ikusteko. «Dena den hasi aurretik autoa hartu eta Ojarbira joan beharko litzateke. Lasterkariak pasatakoan berriro autoa hartu eta Etxegaratera joan beharko litzateke eta amaitzeko Idiazabalgo plazara itzuli beharko litzateke».

Bigarren aukera, Dorronsoro gaina izango litzateke. «Irteera ikusi ondoren autoa hartu eta Goatsetik gora pista bat hartuz langaraino igo beharko litzateke. Hemendik 10-20 minutuko paseotxo bat emanez, lasterketa Dorronsoro gainean, Artegietan,... ikusi dezakezue, ondoren berriro metara itzuliz lasterketa amaiera ikusi ahal izateko».

Neskak Euskadiko kopan

Idiazabal Xaloa senior neskek bihar Euskadiko kopa jokatuko dute 6 taldekin Bilbaoko kiroldegian goizetik hasi eta arratsaldera arte. Taldeak Stilo kirol Kluba, Stilo 'B' Kirol Auntz konbinatua; C.D. Orvina K.E., Ordizia K.E., Muzkiz A.F. eta Idiazabal Xaloa taldeak dira.

Idiazabal Gorrotxategi, senior mutilak gaur lagunarteko partida jokatuko dute goizeko 11:00etan Legorreta taldearen aurka, Harripilla kiroldegian.

Bodas de diamante

El día 6 de septiembre de 1946, hace ahora 70 años, contrajeron matrimonio Francisco de las Heras y MªLuisa Miguel. Este aniversario tan especial lo celebrarán este fin de semana rodeados de sus 4 hijos, 10 nietos y 1 bisnieto. Su familia les desea muchas felicidades y que pasen un feliz día.

Fruta eta pireinako lehiaketa

Asteazkenean Ordizian azokan, frutan lehiaketan bigarren postuan Kalbarioko baserriko Ramon Aseginolazak lortu zuen. Bestetik,Pirenaika lehiaketan ere saria izan zen Urbizu-berri baserriko Prudenzio Urkiarentzat.