Diario Vasco

Helduak eta gaztetxoak protagonista Lizartzan

Buruhandiek ere parte hartu zuten kalejiran.
Buruhandiek ere parte hartu zuten kalejiran. / ARGAZKIAK YARZA

Helduen bazkariak eman zien hasiera atzo goizean Lizartzako Andra Mari jaiei. Guztiak Txirrita elkartean elkartu ziren eta harrera egin ondoren bazkaria eskaini zen.

Arratsaldean, berriz, ohitura den bezala kalejira egin zuten herriko musikariek herritarrekin batera Uberetako ermitatik plazaraino. Jarraian, haurrek danborrada jo zuten plazan bertan. Eguraldiak ez zuen jai-giroa zapuztea lortu eta herritar ugari izan ziren jaien hasierako ekitaldietan.

Gaurko egitaraua

Gaur, goizeko 10:00etan Karobitxulo taldeak diana joko du eta 11:30ean haurrentzako jolasak antolatuko dira. 13:30ean, haurren bazkaria izango da eta 16:00etan puzgarriak izango dira eta amaieran apar festa izango da. Arratsaldeko 19:00etan bertso poteoa izango da Oihana Iguara eta Mikel Artola bertsolariekin eta 23:30ean Laket taldearekin dan-tzaldia hasiko da.