Diario Vasco

Odolemaileen hitzordua ostegun honetan Berastegin

Ostegun honetan, Berastegin odola emateko aukera izango dute Berastegi eta inguruko herrietako odolemaleek. Betiko moduan, 18:30ean hasi eta 20:30ak artean egingo dira odol ateratzeak, J.A. Muñagorri eskolako aretoan. Urte honetan herrian egingo den hirugarren eta azken saioa izango dela jakinarazi dute arduradunek eta Elkarteak prestatzen duen gabonetako loteria ere hartzeko moduan izango dira nahi dutenek.

Irteera Iratxera

Hilaren 17an, Iratxe eta Dikastillora aldera joango dira Gaztañondo Elkartetik. Dikastillon, zerbeza fabrika eta olioaren elaborazioa bertatik ezagutuko dute. Izen ematea, lehenbailehen egitea eskatzen dute antolatzaileek.