Diario Vasco

Jubilatuen egunerako izen-emateak egunotan

Hilaren 18an izango da aurtengo Jubilatuen Eguna Seguran. Meza 12.30etan izango da eta ondoren omenalditxoa izango da plazan, herriko koru eta txistulariekin lagunduta. Bazkaria Baratze pilotalekuan izango da eta joan nahi dutenek asteazken edo ostegunean eman beharko dute izena Atsedenen, 19.00etatik 20.00etara, 10 euro ordainduta. Jubilatuen jai honetan, bazkal ostean, erromeri ospakizun berezia izango da, aurten Dantza Txapelketaren 40. urteurrena dela gogoratuaz.