Diario Vasco

Etzi, 'Akabuko Martxea' eta 'Dominica' dokumentalen aurkezpena Zegaman

Miguel Goiburu, Mikel Etxezarreta eta Eli Arrillaga artzainak 'Akabuko Martxea' grabatzen.
Miguel Goiburu, Mikel Etxezarreta eta Eli Arrillaga artzainak 'Akabuko Martxea' grabatzen. / DV
  • 80. hamarkadara arte iraun zuen transhumantzia gogoratzen ditu Fredi Paiak eta Aitor Gisasolak egindako lanak

Calzado de piel al mejor precio

Hasta 80%

Moda casual para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera para hombre y mujer

Hasta 70%

Diseños exclusivos en bolsos de piel

Las mejores marcas a los mejores precios

Joyas y relojes para hombre y mujer

Hasta 70%

Selección de marcas especializadas en outdoor

Las mejores marcas a los mejores precios

¡Encuentra la cazadora que se adapta a tu estilo!

Hasta 90%

Moda casual para mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Bolsos de piel made in Italy

Hasta 80%

Relojes de moda para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

¡La moda que más te gusta al mejor precio!

Hasta 80%

¡Viaja con estilo!

Hasta 80%

Deportivas, botas y zapatos para hombre

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera al mejor precio

Hasta 80%

Marca española de moda para hombre

Hasta 70%

Accesorios y gadgets electrónicos

Hasta 90%

¡Moda y complementos con diseños originales!

Las mejores marcas a los mejores precios

Viste tu cama con la Denim más reconocida

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de moda para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

¡Joyas de tus marcas favoritas!

Hasta 80%

Relojes y brazaletes inteligentes

Hasta 80%

Cosmética de calidad al mejor precio

Hasta 90%

¡El calzado de moda a tus pies!

Hasta 70%

Complementos y juguetes eróticos.¡Mantén viva la pasión!

Hasta 80%

'Akabuko Martxea' dokumentalak transhumantziaren ohitura, hau da, Gipuzkoako Urbiako mendietatik Bizkaiko Uribe Kostara beren artaldeak neguan eramaten zituzten artzainen zeregina gogoratzen du. Haren aurkezpena ostegunean, hilak 8, izango da, 19:00etan, Aitxuri Herri Eskolako gimnasioan. Sarrera doakoa izango da.

2015ko urriaren 8an, Zegamatik abiatu ziren Mikel Etxezarreta eta Eli Arrillaga artzainak eta bost eguneko ibilbidea bete ondoren, 250 buru inguruko artaldearekin Algortara heldu ziren. Euskal Herrian eta, konkretuki, gure eskualdean 80ko hamarkadara arte iraun zuen transhumantzia gogoratzen du ikusgai izango den dokumentalak. Asmoa mendeetan zehar egin zen ohitura errepikatzea zen eta dokumentalaren bitartez plazaratu.

Gizaldietako hartu-emana agerian utzi du Mikel Etxezarretak. Oinez egin zuen bidea, tarte batzuetan ardiak trailer batean sartu behar izan zituen arren. Mikel Etxezarretak eta Eli Arrillagak egin duten ibilbidearen irudiak eta materiala biltzeko helburuarekin, Fredi Paiak eta Aitor Gisasolak ibilbidea egin zuten. Transhumantzia honen lehenengo eguneko ibilbidea Urbiatik (Gipuzkoa eta Arabako Partzoneria Nagusitik), Otxandiora artekoa izan zen, bigarrenean Artauneraino (Dima) heldu ziren, hirugarrenean Larrabetzura, laugarrenean Barrikara eta azkenik, bosgarrenean, urriaren 12an, Getxora heldu ziren.

Etxezarreta artzaina

Antzinako ohiturari eutsi dion ar-tzaina Mikel Etxezarreta da. Berak gogoratzen duenez txikitan bere gurasoekin neguan Uribe Kostara joaten zen eta 12 urterekin lau hilabete egiten zituen Zegamako eskolan eta beste laurak Plentziakoan. Ar-tzaina da oraindik ere, aurrekoen ogibideari eutsi diolako. Haiek, Gipuzkoako Goierriko artzainak, belaunalditan, Uribe Kosta eskualdera joaten ziren, negua Barrikan, Getxon... ematera, mendialdeetako elurtzetatik ihesi, artaldeentzako larre bila. «Burura oroitzapen ugari datozkit, garai bateko pertsonak, tokiak, bidaiak. Niretzat oso emotiboa da eta ia sinestezina berriro egitea. Oso pozik nago, baina aldi berean, oso urduri ere, artaldea onik heltzen dela ikusi arte. Pozik baina burukominak eta kezka ere sentitzen ditut» esan zuen grabaketaren inguruan Mikel Etxezarretak.

Fredi Paia eta Aitor Gisasola

'Akabuko Martxea' dokumentalaren asmoa belaunaldiz belaunaldi kostara joan diren Urbia inguruko artzainen memoria berreskuratzea da. Egitasmoaren ideia Fredi Paiarena izan zen, transhumantziaren ibilbidea errepikatzea eta ondoren dokumentala egitea, alegia.

«Antzinako hartu-eman honen memoria berpiztuz eta balioan jarriz etorkizunean guztiontzako onuragarri eta aberasgarriak izango diren ekimenak burutzeko aukera izango delakoan gaude. Gipuzkoarren eta bizkaitarron arteko harremanak indartzeko balio dezake, eta hori oso garrantzitsua da, beste herrialde batzuekiko harremanak kontuan hartzen ditugun bezala. Beraz, oso garrantzitsu iruditzen zaigu ikus-entzunezko egitasmoaren gizarteratzearen bitartez Euskal Herria osatzen dugun errealitate ezberdinen ezagutza zabaltzea», azaldu du Fredi Paiak.

Dokumentala eta solasaldia

'Akabuko martxea' dokumentalak ordu bateko iraupena du eta ondoren 8 minutuko iraupena duen 'Dominica' ikus-entzunezkoa izango dugu, emakume artzainei buruzko dokumentala.

Bukatzeko, solasaldia izango da bertan dokumentalaren protagonistak izango direlarik. Mikel Etxezarreta eta Eli Arrillaga artzainez gain, Fredi Paia eta Aitor Gisasola egongo dira solasaldian.