Borrar
Herriko Udala eta ostatua.
Ostatuaren kudeaketa lehiaketara atera du Hernialdeko Udalak

Ostatuaren kudeaketa lehiaketara atera du Hernialdeko Udalak

Interesatuek 20 egun naturaleko epea izango dute, irailaren 6ra bitartean, proposamenak aurkezteko

NÚÑEZ

Jueves, 18 de agosto 2016, 00:21

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Herriko jaien ostean itxi egin da Hernialdeko Ostatua eta Udalak lehiaketara atera du taberna-jatetxearen kudeaketa. Lizitazioa 100 eurokoa izango da hilean, BEZ barne, gainetik hobetu ahal izango dena eta 3.000 euroko bermea utzi beharko du kudeatzaile berriak.

Interesatuek 20 egun naturaleko epea izango dute, irailaren 6ra bitartean, proposamenak aurkezteko. Informazio gehiagorako edota proposamenak aurkezteko Udaleko bulegora jo beharko da, 943.65.44.94 telefonoan edo idazkaritza@hernialde.eus helbidean.

Lehiaketa tramitazio arrunta eta prozedura ireki bidez egingo da eta kontratua bost urterakoa izango da, beste hainbeste luzatu daitekeena.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios