Borrar
Pasa den asteburuan Idiazabalgo senior neskak Gipuzkoako txapeldun geratu ziren.
Senior mailako neskek Euskadiko Kopa jokatuko dute gaur  Gasteizen

Senior mailako neskek Euskadiko Kopa jokatuko dute gaur Gasteizen

Partidak 10:30ean hasiko dira Salburua kiroldegian. Hiru taldek hartuko dute parte: Gasteizko Las Guaranas, Bizkaiko Sasioka eta herritarrak

M. C. ELORZA

Sábado, 21 de mayo 2016, 00:11

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Gaur, 10:30etik aurrera, Idiazabalgo areto futboleko senior mailako neskek Euskadiko Kopa jokatuko dute Gasteizko Salburua kiroldegian. Triangular txapelketa moduan jokatuko da eta irabazlea Bigarren Nazionalera igoko da. Txapelketa jokatu behar duten taldeak hauek dira: Arabako txapeldunak, Las Guaranas; Bizkaiko txapeldunak, Sasiako eta herriko taldea Gipuzkoako txapeldun bezala.

Pasa den asteburuan, Idiazabalgo senior mailako neskek 3-6 irabazi zuten ligako finala jokatu zuten partidan, Aretxabaletan. Donostiako Altza taldearen aurka izan zen eta horrela Gipuzkoako txapeldun geratu ziren izaldarrak. Golegileak: Lierni Ortiz(2), Ziortza Barandiaran, Laida Ormazabal, Olatz Lago eta Agurne Sanchez izan ziren.

Eskolartekoa

Eskolarteko kiroletan, Areto Futbolean, Mutilak 3m: Aita Iparragirre 3-Laiotz 3 12:00etan. Mutilak 4m: Aita Iparragirre4 B-Urdaneta 4 C, 10:00etan. Mutilak 5m: Aita Iparragirre 5-Andramendi 5, goizeko 11:00etan. Neskak 5m: Aita Iparragirre 5-J.M.Barandiaran, 10:00etan. Zelaako kiroldegian dira partidak guztiak.

Neskak 3m: Urdaneta 3B-Aita Iparragirre 3 10:00etan Urdanetan. Mutilak 4m: Lardizabal 4-Aita Iparragirre 4A, 9:30ean Zaldibiko frontoian. Neskak 4m: Lizeoa 4 A-Aita Iarragirre 4 A, Lizeoan 10:00etan.

Mutilak 6m: Aita Iparragirre -Lizeo 6 B, 11:00etan Idiazabalgo Arizkorretako zelaian. Neskak 6m: San Benito eta Aita Iparragirre Lazkaoko Arizti-Haundiko zelaian 10:00etan.

Hitzaldia Gaztetxean

Gaur, Gaztetxeak antolatua, 17:30ean 'Gazteok bai euskal estatuari', hitzaldia. Jarraian, 19:30ean triki poteoa Gaztetxetik. Ondoren 21:30ean, bertso afaria Jon Gurrutxaga eta Aratz Igartzabalekin Gaztetxean bertan.

Tiketak, 10 eurotan Odei eta Izparren salgai daude.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios