Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Jende ugari erakarri zuen igandean Urrezko Aizkoraren saioak plazako frontoira.
Agur Lazkaoko Sanprudentzioei

Agur Lazkaoko Sanprudentzioei

Lazkaomendik hartuko du festen lekukoa datorren asteburuan

DV

Martes, 3 de mayo 2016, 00:46

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Maiatzarekin batera iritsi zen herenegun lazkaora festaren amaiera baina modu ezin hobean egin zuen, ekintza ugarirekin.

  • Larunbata, 7

  • 10 00.

  • Txirrindularitza. XXXX Lazkaomendiko proba.

  • 10 30.

  • Gaztetxoen arteko pelota txapelketa.

  • 12 00-14

  • Puzgarriak Pipasen.

  • 16 00.

  • Mus txapelketa Lartxai elkartean.

  • 18 00.

  • Pailazoak. Patxin eta Potxinen emanaldia Pipasen.

  • 18 30.

  • Erromeria, Elustondo anai-arrebekin Pipasen.

  • 21 00.

  • Auzo afaria Lartxaien.

  • 23.00.

  • Erromeria Agurtzane eta Jon Elustondo trikitilariekin Pipasen eta Ansorregi eta Larrañaga trikitilariekin Itxurrrenen. Spiderman txirrista + konboa + ohe elastikoak.

  • Igandea, 8

  • 8.30.

  • Amalur eta ikastolak antolatutako ibilaldi neurtua. Irteera Lazkaoko plazatik izango da Lazkaomendira igotzeko.

  • 11 00.

  • Haur jolasak Itxurrenen, Lazkao Txiki Musika Eskolako trikitilari eta Oin-arin dantza taldearekin.

  • 12 30.

  • Meza, ermitan.

  • 13 00.

  • Bertsolariak. Mañukorta eta Zeberio, Itxurrenen.

  • 17 30.

  • Herri kirolak. Atutxa II - Azurmendi eta Mugerza II - Iker Vicente aizkolariak eta Iñaxio Perurena harrijasotzailea (4 harrirekin). Trontza, Txingak eta lokotxa, Irati - Itxaso.

  • 19 00.

  • Erromeria. Laja soinujolea, Olarte panderojolea eta bertsolariak.

Goizean XXIV. igeriketa txapelketa ospatu zen polikiroldegian, eta XXVIII. bakailao lehiaketa eta Urrezko Aizkoraren proba plazan. Bakailao lehiaketan hamahiru bikotek parte hartu zuten aurtengoan. Goizean goiz bildu ziren plazan hogeita sei sukaldariak eta kazuelak prestatzen jardun zuten bertan epaimahaikideak konbenzitu asmoz. Manu Soto eta Txakel, Gerriko elkarteko ordezkarien bakailaoa aukeratu zuen Pakita Altuna, Fernando Loinaz, Pako Tejados, Juanjo Martinez de Rituerto eta Maite Garmendiak osatutako epaimahaiak, eta jendeak parte hartzaile guztien platerak dastatzeko aukera izan zuen ondoren, pintxo moduan banatu baitzuten bakailaoa hurbildutakoen artean.

Sukaldarietatik metro gutxira, plazako frontoian, Urrezko Aizkoraren proba ere lehiatu zen aldi berean. Jende ugari inguratu zen bertara aizkolariak ikustera, baina baita harrijasotzaileen ikuskizunaz gozatzera.

Arratsaldean toka eta Oin Arinek antolatutako XXXVI. dantza suelto txapelketa izan ziren. Azken honetan 11 bikotek parte hartu zuten eta irabazlea Lezoko Maider Aginaga eta Iker Belintxonek osatutakoa izan zen. Iluntzean, Golden Apple Quartet laukotearen emanaldiak amaiera ederra eman zien aurtengo Sanprudentzioei; pasa den apirilaren 22ean hasi eta euripean naiz eguzkipean, lazkaotarrek beti umore onez ospatu dituzten herriko jaiei.

Lazkaomendi asteburuan

Datorren urterarte agur esan diete lazkaotarrek Sanprudentzioei eta herriko kaleak egunerokotasunera bueltatu dira. Baina, festa gogoz gelditu denak, badu oraindik jaiekin aukera jarraitzeko, Lazkaomendin. Larunbatean txirrindu lasterketa lehiatuko da goizean, eta arratsaldean pailazoak, puzgarriak eta erromeria izango dira Pipasen. Igandean berriz, haurrentzako jokoak, trikitilariak, bertsolariak eta meza Itxurrene inguruan.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios