Borrar

Baserriko lanabes zaharren eta argazkien erakusketa antolatu dute

ESNAL

Domingo, 29 de noviembre 2015, 00:22

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Laugarren mendeurrenaren ospakizun barnean, datorren abenduaren 5, 6, 7 eta 8an, baserriko lanabes zaharren eta argazkien erakusketa izango dira Legorretako Udalak antolatuta.

'Baserriko lanabesak' Harripila kiroldegian ikusiko da, Aldaieta jubilatu elkartearen eskutik eta 'Herriko baserrien argazkiak' Kultur Etxean, Iban Zunzunegiren eskutik.

Durangoko azokara

Durangoko azokara joateko autobusa antolatu da Legorretatik!! Abenduaren 6ean, 11:00etan atera eta 17:30ean buelta. Izen emateko deitu edo bidali mezua Maddiri (688.87.09.65). Izena emateko azken eguna, bihar.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios