Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Eskolako Agenda 21 zortzigarren urtez burutuko da aurten Tolosako ikastetxeetran.
Kontsumo ekologikoa landuko da aurtengo Eskolako Agenda 21ean

Kontsumo ekologikoa landuko da aurtengo Eskolako Agenda 21ean

Tolosako ikastetxeetako ikasleek apaingarri jasangarriak egingo dituzte beste behin herriko kaleak apaintzeko

ELENE ARANDIA

Viernes, 27 de noviembre 2015, 00:12

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Duela zortzi urte ekin zion Tolosak Eskolako Agenda 21 proiektua lantzeari, eta eskualdeko ikastetxeetan garapen iraunkorraren inguruan oinarritzen den hezkuntza programa da. Tolosako Ingurumen Zentroak kudeatzen eta dinamizatzen du egun, eta aurten, ohiko eskolez gainera, Tolosako Inmakulada Ikastetxea batu da egitasmora. Horrela, bada, ikasleek kontsumo ekologikoari buruz hausnartuko dute aurtengo ikasturtean zehar.

Eskolako Agenda 21 proiektuan parte hartzen duten hamabi herritako ikastetxeetan kontsumoarekin zerikusia duten zenbait gai aztertuko dituzte. Lehenik eta behin, ikastetxeetan bertan egingo dute diagnostikoa, eta ondoko alderdiak aztertuko dituzte; hala nola, zein motatako produktuak erosten diren, ingurumen irizpideak barneratzen diren ala ez, nola jorratzen den kontsumoaren gaia, eta abar. Ondoren, berriz, herriko eta eskualdeko egoera aztertuko dute bizitza jasangarriagoa izateko dauden aukerak ezagutzeko.

Era berean, urtero moduan, ikasleek euren herrietan egin daitezken hobekuntzak proposatuko dizkiete udal agintariei ikasturte amaieran Udaletxeko Pleno aretoan egin ohi den udal foroan.

Tolosako Ingurumen Zentroak azpimarratu duenez, Eskolako Agenda 21 ez da soilik ikasleen proiektua, eta gonbitea egiten dio eskola komunitate osoari bertan parte hartu dezan. Izan ere, adierazi du eskolarako egiten diren hausnarketek etxeetan eta egunerokoan ere izan behar dutela jarraipena.

Gabonak giltzarri dira egutegian azken urteetatik, ez soilik kontsumoa areagotzen delako, eskualdeko ikasleek ingurumenarekiko kontzientzia praktikan jartzen dutelako baizik. Hori dela-eta, azken urteetan martxan jarritako bi proiekturi jarraipena egingo zaie. Batetik, txikienek 'Gabonak eta kontsumoa' ekintzan parte hartuko dute; gaia txontxongilo saio baten bitartez landuko da, eta ondoren, eskulan berezi bat egingo dute. Bestalde, herriko ikastetxeak buru-belarri ari dira lanean material berrerabilgarri eta objektu birziklatuekin ate joka ditugun Gabonetako apaingarri jasangarriak egiteko. Duela lau urtetatik garaiko kontsumo ohituren inguruan hausnarrarazten zaie gazteei, eta geroztik etorri da Gabonetako apaingarriak eskuz eta materiak berrerabiliekin egiteko hautua, ondoren herriko kale eta plazak apaintzeko.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios