Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

Ataun desanexionatu zeneko 400. urteurrena ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu dira

Gaur arratsaldean bideo proiekzioa eta Ion Aizpuruarekin solasaldia izango dira Herri Antzokian

DV

Martes, 24 de noviembre 2015, 00:34

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Ataun VIllafrancatik desanexionatu zeneko 400. urteurrena ospatzeko ekitaldiak hasiko dira gaur Ataunen, Ataungo Udalak eta herritar talde batek antolatuta.

Hala, gaur arratsaldean, 'Pagoa Markes', duela 30 urte egindako antzerkiaren bideo proiekzioa eta Ion Aizpuruarekin solasaldia izango dira Herri Antzokian iluntzeko 7etan.

Ostegunean, berriz, 'Ataun Villafrancatik desanexionatu zeneko 400. urteurrena' hitzaldia Inazio Munduateren eskutik. Kasu honetan, San Gregorioko Elkargunean izango da iluntzeko 7etan.

Era berean, atzotik udaletxeko 1.go solairuan anexio eta desanexio dokumentuak eta Xanti Iruretagoienaren desanexio obra-lanaren deigarria daude ikusgai.

Eta abendutik aurrera Udaleko web orrian 400. urteurrena dela eta sortu den dinamika taldearen ikusentzunezkoa ikusgai egongo da.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios