Secciones
Servicios
Destacamos
IMANOL ARRATIBEL
Jueves, 8 de octubre 2015, 00:09
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Compartir
Urriaren 11n egingo da aurten Zizurkilgo azoka berezia. XVIII. edizioa izango da aurtengoa. Goizeko 11:00etan irekiko da azoka Teodoro Hernandorena kale osoan zehar. Zizurkilgo baserritarren bost postu izango dira eta beste 17 elikagaienak. Intxaur frontoian, berriz, 23 artisauren lanez (7 zizurkildar) gozatzeko aukera izango da hurbiltzen direnen gozagarri. Azokaren ordutegia hau izango da: 11:00-14:30 eta 16:30-19:30.
Teknologia eta itsasoa
Iazko bideari eutsiz, aurten ere teknologiak lekua izango du Zizurkilgo Azoka Berezian. Alde batetik, Errenteriako Don Bosco ikastetxeko irakasle eta ikasleek postua jarriko dute, 3 dimentsioko inprimagailuekin. Gerturatzen diren guztiek ikusi ahal izango dute nola funtzionatzen duten mota horretako tresnek eta zenbat motatako produktuak sortzeko gai diren. Horrez gain, herriko artisau batek robotika eta automozioarekin lotutako postua jarriko du. Berak egindako robotak joan-etorrian ibiliko dira Intxaur frontoiko lurrean zehar.
Bestalde, Albaola Itsas Kultur Faktoriak txoko berezia izango du azokan. Batel bat ekarriko dute, eta bi arotz arituko dira hura eraikitzeko lanetan. Horrez gain, itsasoa-mendia erakusketa jarriko dute, gerturatzen diren guztien gozagarri. Beste hainbat postu berezi ere izango dira: Herriko San Millan eta Otaño ikastetxeetakoek eta guraso elkarteek ere jarriko baitute postua.
Azokaz gain, beste hainbat ekin-tza egongo dira egun osoan zehar. Haurrei dagokienez, haurrentzako jolasak eta puzgarriak egongo dira goiz eta arratsalde udaletxe aurrealdean. Horrez gain, arratsaldeko 17:00etatik aurrera, pottoken gainean ibiltzeko aukera izango dute. Azokaren harira, Udalaren mezua argia da: Zizurkilgo baserritarren postuetan erosiz gure baserritarrei laguntzeko deia egin nahi genuke.
Azokako postuek ateak itxitakoan, dantzan jarriko ditugu Zizurkilera bildutako guztiak. Hain zuzen, Bihozkada taldearen abesti goxo eta gogorrek hortara bultzatuko dituzte herritarrak zein bisitan etorritako guztiak. Kontzertua Zimiterio aurrean izango da. Bukaera bikaina egun eder batentzat.
Herri bazkaria
Azken urteetan arrakastatsua izan da herri bazkaria, eta aurten bide beretik antolatzea erabaki da. Menua: Salda, entsalada mistoa, piper beteak, oilaskoa eta postrea, kafea, kopa eta edariekin lagunduta. Ohi bezala Zimiterioan eskainiko da bazkaria.
Txartelak 20 euroren truke erosi daitezke Iriarte eta Egarri tabernetan. Oraindik badaude, beraz jendea animatzen dugu txartelak erostera. Soberan badaude, egunean bertan ere salgai jarriko dira.
Emakumeen giza-proba
Mota horretako erronkak gero eta zabalduago daude azkenaldian. Zizurkilen kasuan, emakumeek neurtuko dituzte indarrak, arratsaldeko 18:30etik aurrera. Oiartzun eta Zeanuri ibiliko dira nor baino nor gehiago, indarra eta abilezia konbinatuz garaipena eskuratu nahian.
Autobusa doan
Joan-etorriak erraztu eta mugikortasun arazoak ekiditeko, aurten ere doako autobus zerbitzua jarri da. Autobusak egun osoan zehar ibiliko dira gora eta behera, etengabe. 10:45etik aurrera Bulandegiko errotondatik eta Zubiarretxoko bidegurutzetik irtengo dira. Eguneko azkenekoa, aldiz, 21:00etan irtengo da Zizurkil goitik.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.