Borrar

Mailaz igotzeko borrokan Intxurreko jubenilek

GOIKOETXEA ORBEGOZO

Martes, 5 de mayo 2015, 00:14

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Intxurre futbol taldeko jubenilen kategoriako mutilek ohorezko mailara igotzeko borrokan jarraitzen dute ligaxka amaitzeko bi jardunaldiren faltan. Iragan jardunaldian 4 eta 0 irabazi zuten Eibartarrak taldearen aurka eta sailkapeneko bigarren postuan jarraitzen dute lidertzan dagoen Euskaldunarengandik bi puntura. Hurrengo neurketa hirugarren dagoen Allerruren zelaian jokatuko dute. Igoera fasea jokatzen ari den beste taldeak, erregionalen mailakoak, 2 eta 1 galdu zuen Oiartzunen eta bederatzigarren postuan daude hamazazpi punturekin.

Kadeteen mailan, Kopa jokatzen ari diren neskek golik gabeko berdinketa lortu zuten Mutriku liderraren zelaian. Bigarren jarraitzen dute hamalau punturekin eta sailkapeneko azkena den Antzuolaren bisita jasoko dute asteburuan. Ohorezko mailako mutilek, aldiz, 1 eta 7 galdu zuten Antiguokoren aurka eta hamabigarren jarraitzen dute Vasconiari bisita egin aurretik.

Infantilen kategorian, Aralar Intxurreko mutilek 3 eta 0 irabazi zuten Idiazabalen aurka. Asteburuan Aizkorri-Goierri izango dute aurkari. Neskek, ostera, Ordizian 4 eta 2 galduta, bosgarren amaitu dute Kopako ligaxka.

Irteera

Jubilatuen Elkarteak Olitera irteera antolatu du bihar. Goizeko 9:00etan aterako da autobusa zubitik eta eguerdian Oliten bazkari-legea egingo dute: paella, hegazti salda, entsalada, pikilloko piperrak, ukondoa patatekin, postrea, ardoa eta txupitoak izango dituzte menuan. Arratsaldean Tafallan ibiliko dira.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios