Borrar
Zegamako zabor bilketa sistema berriaren datuen aurkezpena.
Hondakinen gaikako bilketa %80ra iritsi da Zegaman sistema aldaketarekin

Hondakinen gaikako bilketa %80ra iritsi da Zegaman sistema aldaketarekin

Astean behin txartel bidez irekitzen den edukiontzi gris itxiarekin hondakinen gaikako bilketak nabarmen egin du gora

JOSEBA OLAZIREG

Domingo, 15 de marzo 2015, 01:32

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Joan zen 2014ko abenduaren 8an Zegaman hondakinak biltzeko sistema berria abian jarri zen. Lehen bi hilabeteetan, hau da, 2015eko urtarrilean eta otsailean, gaikako bilketa %80ra iritsi da, Udalak eta Sasietak emandako datuen arabera. Azpimarratu, jarri den sistema, aldez aurretik Zegamako udaletxean dauden alderdi politiko guztiek adostua izan dela.

  • Gaikako bilketa %53tik %80ra igo da.

  • Errefusaren bilketa heren batera jaitsi da.

  • Edukiontzi marroien bidez egiten den organikoaren bilketa bikoiztu egin da.

  • Edukiontzi horien bidez egiten den ontzi arinen bilketa %66 igo da.

  • Edukiontzi urdinen bidez egiten den paper eta kartoi bilketa %27 igo da.

  • Beira-bilketan ia ez da aldaketarik nabaritu.

Sistema honetan 5 edukiontziz osatutako guneak erabiltzen dira: beira, papera, ontziak, organikoa eta errefusa jasotzeko hain zuzen ere. Birziklatzeko 4 edukontziak noiznahi erabili daitezke, ordutegi edo egutegi aldetik inongo trabarik jarri gabe. Edukiontzi gris berria, aldiz, (betiko 'zabor'edukiontziaren ordez jarri dena) beti itxita dago eta txartel pertsonalizatu baten bidez astean behin bakarrik ireki daiteke.

Sistema osatzeko, Zegamako zenbait tokitan, txartelekin irekitzen diren pixoihalentzako edukiontzi berezi gutxi batzuk jarri dira, baimen berezia duten erabiltzaileek soilik erabili ahal izateko.

Dendak, elkarteak eta gaineratiko sortzaile bereziak ezin dituzte kaleko edukiontzi gris berriak erabili. Errefusarentzako edukiontzi gris indibidualak dituzte euren lokalen barruan eta bilketa berezia egiten zaie.

Behin betiko ondorioak atera-tzeko oraindik goizegi bada ere lehen emaitzak oso onak direla azaldu dute Udaletik, baita Sasietatik ere. Mankomunitatetik azaltzen dute, beste behin ere, frogatu ahal izan dela, bost edukiontzietan oinarritutako borondatezko sistemak duen benetako arazoa 'zabor' edukiontzian dagoela. «'Zabor' edukiontzi horretan, era anonimoan, oraindik ere material birziklagarri ugari botatzen dira nahasian (nahiz eta ondoan birziklatzeko edukiontziak eskura izan), eta baita etxebizitzetakoak ez diren beste hainbat hondakin ere (eskonbroak, egurra...)», diote Sasietatik. «Edukiontzi honek orain dela bi hamarkadako beharrei erantzuten die, hau da, 'zabor' kantitate handiak higienikoki eta zentzuz biltzeko beharrei. Gaur egun ordea erabat desfasatuta geratuta da; gainditutako garai bati dagokio».

Hala, sistema berri honen arrakasta betiko 'zabor' edukiontzia kendu eta bere ordez errefusa era pertsonalizatuan astean behin soilik biltzean datzala nabarmendu dute. Errefusa astean behin jasotzea herritarrek ondo onartu dute era gainera sistema berriak enbarazu gutxiago eragiten die (zarata e.a.) eta zerbitzuaren kostua gutxitu egin da.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios