Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Lazkaoko dantza taldeko haurrek Areria aretoko oholtzan eskainitako emanaldiko dantza bat hasteko zain.
Oin arinen urteko emanaldi arrakastatsua, 'Argia'ren inguruan

Oin arinen urteko emanaldi arrakastatsua, 'Argia'ren inguruan

Bi emanaldi eskaini zituzten dantzariek eta Areria ikuslez bete zuten bietan

DV

Viernes, 6 de marzo 2015, 00:19

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Oin Arineko talde desberdinak izan ziren saioko partaideak, urtero moduan, bost urtetik hirurogei urte bitarteko kideek osatuak, protagonista bakarrak hauek izan etziren arren. Dantza taldeko txistulariek ere lagundu zuten aurtengo ikuskizunean, eta baita Ataungo txalapartariek ere. Guztira 200 bat pertsona inguru, Oin Arinek duen aberastasunaren islada, izan ere, 180 haur ingururekin, Gipuzkoako dantza talde handienetako bat baita Lazkaokoa.

Dantzari lazkaotarrak urtero eskaintzen duen emanaldiaren gaia 'Argia' izan zen oraingoan eta Oin Arin osatzen duten taldeetako bakoitzak ideia hori oinarri hartuta egin zuen dantza Arerian.

Batzuk ilargiari eskaini zioten saioa, besteek suari, txikienek Argitxo eta bere kriseiluarekin egin zuten dantza, itzalak irudikatu zituzten beste batzuk... 'Izan ere, horrelakoa baita bizia, argia eta itzala, mamia eta azala, ipuin batean bezala!', dantza taldeko arduradunek dioten moduan.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios