Borrar

Korrikaren aldeko Mus Txapelketako kanporaketa, otsailaren 6an Urkamendi Elkartean

I.A.

Domingo, 1 de febrero 2015, 00:33

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Gipuzkoako Korrika Batzordeak Gipuzkoako III. Mus Txapelketa (4 erregetara) antolatu du 19. Korrikaren ekitaldi sortaren barruan. Finala otsailaren 28an izango da, 17:00etan 'Zipotz' tabernan, Astigarragan. Finalean parte hartzeko, Tolosaldeako kanporaketa jokatu beharko dute eskualdeko bikoteek. Kanporaketa otsailaren 6an, ostirala, izango da Zizurkilgo Urkamendi elkartean. 21:30ean hasita.

Eskualdeko lehen bikoteak Hernialdeko Elketa jatetxeak eskainitako otordu bat irabaziko du eta baita finalerako txartela ere. Bigarren egiten duen bikoteak Korrikako bi elastiko irabaziko dute. Mus txapelketan parte hartu nahi duten bikoteek 943-591.704 telefono zenbakira deitu beharko dute. Bikoteko 12 euro ordaindu behar dira. 19. Korrika martxoaren 19tik 29ra izango da eta Tolosaldetik martxoaren 21ean eta 22an pasako da.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios